Euskadiko Gizarte Ekonomiako erakundeek osatzen dute EGES, Euskal Gizarte Ekonomiaren Sarea. Gure gizartean Gizarte Ekonomiaren balioak eta praktikak sustatzea eta garatzea helburu duen lankidetza-esparru bat da. Euskal Gizarte Ekonomiaren adierazpide guztiek Euskadiren garapen iraunkorrago bati egiten dioten ekarpena euskal gizartearen esparru guztietan ezagutzera emateko lan egiten du EGESek.
Gure lurraldean ibilbide luzea duen sektore plural eta askotarikoa da Gizarte Ekonomia, lurraldearen garapenari ekarpen handia egin diona. Euskal ekonomian daukan pisua zein enplegua sortzeko eta gizarte-kohesioa bultzatzeko egindako lana dugu horren erakusgarri. Jarduera ekonomikoa ulertzeko daukan modu berezi eta sortzailearekin leiala den sektorea da, jarduera hori beti pertsonen eta haien ingurunearen mesedetan ulertzen duena.
EGES irabazi asmorik gabeko elkarte baten izaera juridikoa daukan sare bat da. Topagune bat sortzeko nahiak gidatzen du bere lana, lankidetzarako espazio integratzaile bat eskaini ahal izateko. Bertan, eragileek Gizarte Ekonomiako ekintzak eztabaidatu eta bultzatzeko aukera izango dute Euskadiko erakunde publiko eta pribatuetan, bai ekonomikoetan, instituzionaletan zein sozialetan, bai eta euskal gizartea sentsibilizatzeko aukera ere.
Gizarte Ekonomia ezagutaraztea, eta Gizarte Ekonomiaren hazkundeak gure lurraldearen orainarentzat zein bere etorkizuneko garapenarentzat dituen onuren inguruan sentsibilizatzea, hala euskal gizartea nola bere eragile instituzional, politiko eta sozialak.
Ekonomiak gure gizartean izan behar duen papera berraztertzea, pertsonen, komunitatearen eta bizitzaren beraren iraunkortasunaren mesedetan egon dadin, eta, beraz, Gizarte Ekonomiaren aldeko apustua aldarrikatzea.
Hona hemen Gizarte Ekonomiaren barruan dauden printzipio eta balioak:
EGESen kontseilua Elkartearen interesak kudeatu eta ordezkatzen dituen zuzendaritza-organo iraunkorra da. Horretarako, Batzar Nagusiak onartutako xedapen eta zuzentarauak hartuko ditu kontuan. Elkarteko kide diren erakundeek besterik ezingo dute zuzendaritza organoa osatu. Erakunde bakoitzak bere ordezkariak izango diren pertsona fisikoak hautatuko ditu.
Gaur egun, honako hauek osatzen dute EGESen kontseilua: