Zer da gizarte ekonomia?

Jarraian azaltzen diren printzipioak oinarri hartuta, bere kideen interes kolektiboa edo interes ekonomiko edo sozial orokorra (edo biak) helburu duten erakundeek esparru pribatuan garatzen dituzten ekonomia eta enpresa-arloko jardueren multzoa da Gizarte Ekonomia.†

Deskargatu 5/2011 legea, martxoaren 29koa, Gizarte Ekonomiari buruzkoa

Printzipioak

  • Pertsonak eta helburu soziala kapitalaren gainetik jartzea. Horretarako, parte-hartze bidezko kudeaketa autonomoa, gardena eta demokratikoa landuko da, erabakiak hartzeko orduan, pertsonak eta haien lan-ekarpenak zein erakundeari emandako zerbitzuak aintzat hartuko dituena, edo xede soziala lehenetsiko duena pertsona horiek kapital sozialari egindako ekarpenen gainetik.
  • Jarduera ekonomikoan eskuratutako emaitzak, funtsean, bazkideek edo kideek egindako lanaren edo emandako zerbitzu edo jardueraren arabera aplikatuko dira, eta lehentasuna izango du erakundearen xede sozialak.
  • Barne elkartasuna zein gizartearekiko elkartasuna sustatuko dira, hainbat konpromisori eustea ahalbidetuko duena: tokiko garapena; aukera-berdintasuna; gizarte-kohesioa; gizarte-bazterketa arriskuan dauden pertsonen gizarteratzea; kalitatezko enplegu egonkorraren sorrera; lana, familia eta norberaren bizitzaren kontziliazioa; eta iraunkortasuna.
  • Botere publikoekiko independentzia.†

Gizarte Ekonomiako erakundeak

Kooperatibak

Egitura eta funtzionamendu demokratikoan oinarrituriko enpresak. Printzipio kooperatiboak dira bere jardunaren ardatza: bazkideen borondatezko atxikimendu librea, kudeaketa demokratikoa, bazkideen parte-hartze ekonomikoa, hezkuntza, prestakuntza eta informazioa eta komunitatearekiko interesa.

Lan-sozietateak

Merkataritzako-sozietateak dira, non kapital sozialaren gehiengoa mugagabeko kontratua daukaten langileena den, eta horietako gehienek bazkide izan behar duten. Enpresan parte hartzeko langileen aukerak bultzatzen dituen eredua da.

Laneratze-enpresak

Baldintza okerragoetan dauden taldeei enplegurako sarbidea eskaintzea da enpresa hauen helburua, jarduera produktibo bat garatuz. Horretarako, laneratze-prozesu bat diseinatzen da, eta, prozesuak dirauen bitartean, lan-harreman bat ezartzen da.

Enpleguko zentro bereziak†

Batetik, bideragarritasun ekonomikoa eta merkatuan parte hartzea, eta, bestetik, lan-merkatuan aukera gutxiago daukaten ezgaituen gizarteratze eta laneratzearekiko konpromisoa bateragarri egiten dituen enpresak dira.

Mutualitateak

Egitura eta kudeaketa demokratikoa daukaten pertsonen sozietateak, borondatezko jarduera aseguratzailea daukatenak, Gizarte Segurantzaren aurreikuspen-sistemaren osagarri.

Fundazioak

Irabazi asmorik gabeko erakundeak dira, eta, sortzaileen borondatez, ondarea interes orokorreko xede batekin lotuta dago iraunkorki. Gizarte Ekonomiakoek jarduera ekonomikoa izango dute, eta 5/2011 legearen printzipioak beteko dituzte.

Elkarteak

Irabazi asmorik gabeko elkarteak dira, irabazi asmodun sektoreak eskaintzen ez dituen zerbitzuak eskaintzen dituena. Gainera, oro har, funtsezko eskubideekin lotutako esparruak izaten dira jorratzen dituztenak. Gizarte Ekonomiakoek jarduera ekonomikoa izango dute, eta 5/2011 legearen printzipioak beteko dituzte.†

Arrantzaleen kofradiak.

Zuzenbide publikoko korporazio sektorialak dira, irabazi asmorik gabekoak, arrantza-ontzien jabeen eta erauzte-sektoreko langileen interes ekonomikoen ordezkari. Bere bazkideen behar eta interesak asetzeko helburuz, administrazioen aholku eta lankidetzarako organoak dira, eta tokiko garapenarekin, gizarte-kohesioarekin eta iraunkortasunarekin konpromiso irmoa daukate.

redes sociales

MESA EGES
NACE EGES